Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oraingo hontan, Kandido Ibar izango zara. Zure semea den Pablo heriotz zigorrera kondenatu dute Estatu Batuetan. Beraren errugabetasuna frogatu nahirik edo, dirua behar, ordea; eta hori lortzeko, Euskal Herrira egin duzu bisita. Hiru bertsotan zure eskaria.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere semea errugabea
dudatan ez dut esango,
heriotzaren korredorean
zoritxarrean han dago.
Proposamena Euskal Herriai
kolpean diot egingo,
dirua ere behar baidegu
deguna baino gehiago.
Ez zan beharrik han justizia
diru menpe ez balego! (bis)


Akusazio gogorra dauka,
ez dago esan beharrik.
Kondenatua, ez zaigu falta
sendi osoan negarrik.
Hala ta guztiz ez dago gugan
etsipenaren sugarrik.
Laguntzeko prest nunbaitetikan
atera ezkero indarrik...
Baina ez dago laguntzerikan
bihotzarekin bakarrik. (bis)


Errugabea erruduntzat jo,
hori denentzat kaltera
ta salbatzeko ez da nahikoa
aitak dadukan kartera.
Nahi gendukena dirua bildu
ta hura handik atera.
Zalantza hori luzatzen bada
hemen urtetik urtera,
sendi osoa hilko gaituzte
semearekin batera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra