Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-10-06 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-10-06 Urnieta Jaialdia
Gai-jartzailea
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ezkondu ondorengo urtea izaten omen da urterik onena.

Deskribapena

Doinua
Itsaso hori dago zatarra
Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-10-06 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gurean gisan hainbat histori,
maitasun goxo, suhar ta gori...
Asko betiko bihurtzen dira,
asko zulora erori. (bis)
Otoitz, ardo eta ogi,
baiezko hitz bat edo bi
eta eraztuna tori.
Nahiz eta pauso honek bildurra
ematen dion askori,
aspaldi egin dudan gauzarik
onena izan da hori. (bis)

Aho askotan daukat entzuna
zer den ezkontzan galtzen dezuna.
Nik galerarik ez det sumatu,
horra nere erantzuna. (bis)
Argitzerako eguna
ondoan daukat laguna,
inoiz fallatzen ez duna.
Puntu hontara ailegatuta
ederra da maitasuna,
aldiro berri egiten baitu
egunerokotasuna. (bis)

Osatu degu gure lotura,
hau da legea, hau da ohitura;
behintzat gu biok bat egin gera
ta bizi gera gustura. (bis)
Baina zertan egin duda?
Zertan urtearen muga?
Hori ia gainditu da.
Ni banaiz harek nahi duena ta
nik nahi baldin badet hura,
horrek urte bat pasatakoan
bukatu behar al du ba? (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra