Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2002-04-06 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2002-04-06 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolariak / Egileak
Eizagirre, Estitxu
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok lagunak zarete, eta piercing-a non jarri erabakitzen ari zarete. Esan iezaiozue zerbait elkarri.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2002-04-06 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Eizagirre:
Piercing-a non jarriko
gabiltza kaxkarin
leku morboso hobe
edo leku gordin?
Jar zazu ipurdian
edo aurrean berdin
ezkutatzen dezuna
bistan gera dedin. (bis)

Zubeldia:
Piercing-a jarri nahian
baina ez dakit non
leku askoz hobeak
ez dauzkagu inon.
Halare jarriko det
beste horren ondon
baina ez dezu ikusi
Estitxu nun dagon. (bis)

E. Eizagirre:
Igual nik bilatzeko
eingo't ahalegina
leku gehio badira
jakina, jakina!
Kopeta pare hortan
jar zazu piercing-a
lehen ere hor daukazu
zulorik haundina! (bis)

Zubeldia:
Erantzun nahi nizuke
istantean bertan:
piercing-a jarri nahi det
leku gehienetan;
arazo bat badaukat
esanda benetan:
flekillok tapatzen dit
jarrita kopetan. (bis)

E. Eizagirre:
Beti gu zirikatzen
aritzen zera zu.
Horrelakotan eltxo
txoro dirudizu
bestela mingainean
jarri zazu aizu
hitz itsusia horrek
apainduko dizu. (bis)

Zubeldia:
Oraintxe jarri nazu
jakinan gainean
asmatu ezinda nabil
beraz, ezinean
ta orain jartzen badet
ahoan gainean
ebakia eingo dezu
zure mingainean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra