Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2002-09-28 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2002-09-28 Iurreta Jaialdia
Gai-emailea
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lizasok urtero ahari jokoak antolatzen ditu, baina aurten Jon etorri zaio, animalien eskubideen aldekoa.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2002-09-28 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Ahari jokoa badela hemen
aspaldian degu jakin.
Horregatikan kejan nator ni
intentzio guztiakin.
Jarri zaitez zeu ahari artean
ta kolpatzeari ekin
ta irabazi egingo dezu
daukazun kopetarekin. (bis)
S. Lizaso:
Baserritarra ez da tipo hau
baizik eta kalekoa.
Burua haizez beteta dauka
ta asmo onez kolkoa.
Artalde baten normala degu
ahari arteko jokoa.
Hau ez da gizonak asmatua
baizik eta berezkoa. (bis)
Maia:
Hori da hori arrazoi latza
hobe dut desmontatzea!
Ez det ulertzen esan dezuna
ta zure malaletxea.
Berezko ere izan liteke
gizonak alkar hiltzea
baina horregatik ez da preziso
den bezela onartzea. (bis)
S. Lizaso:
Ez dakienai argibidetan
eman beharko ordaina
artalde baten berri batere
ez dakizu alajaina!
Ardian bila bi ahari hoiek
burruka bati ekina
ahari jokoa beti izan da
maitasunak eragina. (bis)
Maia:
Beste arrazoi bat bota didazu
baina hau ere motela
ez det ulertzen bizimodua
izan leikenik horrela.
Beraz gu denok jakin behar degu
zeuk esan dezun bezela
maitasunetik adarretara
tarte gutxi dagoela. (bis)
S. Lizaso:
Adardun ez izateko izan
zuk behar hainbeste dohai
baina bi ahari izaten dira
noiznahi burrukatzeko gai.
Hala ta guztiz tankera onik
nik ezin eman lagunai:
giza artean pakerik ez ta
ahari artean egin nahi! (bis)
Maia:
Holaxe teman segi liteke
norbait aspertu artean.
Zuk ez dezu nahi ez animali
ta ez pertsonik pakean.
Segi ezazu odol artean
jo ta fuego atakean
nik ardi beltza izan nahi nuke
gizon zurien tartean. (bis)
S. Lizaso:
Ustegabean zeure bidetik
zabiltza borondateko
bide hortatik zure gogoa
inoiz ez dezu beteko.
Zu ardi beltza izate hori
agian zeure kalteko...
Kontuz ibili edo ahariak
zu ez zaituzte maiteko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra