Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-09-13 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Senar-emazteak zarete zuek biok: Andoni senarra, Sebastian emaztea. Gaur, Donostiako Bulebarrean paseoan zenbiltzatela, senarrak emaztea baino askoz ederragoa zen emakume bati ez dio begirik kendu. Emaztea konturatu eta sutan jarri da, eta hemen hasiko da zuen elkarrizketa. Baina muturtuta hasiko duzuena, nahi nuke azken bertsoan harmonian, biok berriro maitasuna ernetuta agertzea. Zuek ikusi zenbat bertso kantatu beharko dituzuen horretarako.

Deskribapena

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Neska gazteai begiratzea
senarraren kapritxua.
Horrentzat begi zabala zera
eta neretzat itsua.

A. Egaña:
Neskatxa horren gorputz aldera
begiratu oso pozik
halare ez zen kapritxo soila
nezesidadea baizik.

S. Lizaso:
Horra albotik zer arrazoi txar
ematen didan senarrak.
Lehen ere ondo betetzen ditut
nik zure betebeharrak.

A. Egaña:
Era hortako astakeririk
ez nuen entzun sekula
ene gajoa, uste al dezu
ondo betetzen dezula?!

S. Lizaso:
Etxera etorri ta hartzen dut
goxo-goxo maitasunez
ta jakiten det etxetik kanpo
hau ibili den edo ez.

A. Egaña:
Beso artean hartzen nauzu bai
aitortu dezun bezela
ta holakotan nik pentsatzen det
harekin ari naizela.

S. Lizaso:
Beso artean hartzen zaitut nik
goxo-goxo, bero-bero
eta akabo noizbait lepotik
estutzen hasi ezkero!

A. Egaña:
Ene, lepotik heldu ezkero
ene, mekauen Kalkuta!
bi besoekin helduta ere
ito egiten nauzu-ta.

S. Lizaso:
Ez dakit zertan atera geran
pasiatzera kalera?
Zure ametsa bukatu da ta
joango al gera etxera?

A. Egaña:
Ba nik badakit oso ederki
zertan gentozen kalera:
nik neskatxari beiratu diot
ta zuk eskaparatera.

S. Lizaso:
Barka senarra, ez da horrela
egin dudan apustua:
zurekin nagoela ere badut
nik norekin amestua.

A. Egaña:
Bueno, azkenik konpon gaitezen
ez bedi izan kalteko
neri lagunak agindu baitit
gaur matxista izateko.

S. Lizaso:
Beraz matxista beti bezela
gaur jaso dezun gonbita.
Agur senarra, bihar artean
lo egin argia itzalita!

A. Egaña:
Gauza zatarrak esan dizkizut
ohitura dedan antzera
politak gero esango ditut
baina belarri ertzera.

S. Lizaso:
Orain gauza politikan ez ta
dena geroko utziko...
Gero alperrik esatea da
nik ez ditut sinetsiko!

A. Egaña:
Zu ere lore polita zera
aitortzen det caballero
inguruetan ederrentsuna
bestea joan eta gero.

S. Lizaso:
Alper-alperrik ni engainatzen
senarra ahalegintzea.
Hortara ezkero nahikoa degu
guk elkar aguantatzea.

A. Egaña:
Goazen etxera eta probatu
ohearen ixkutua
muxu lapa bat emango dizut
hiru bat minutukua.

S. Lizaso:
Goazen etxera diozu baina
ez dezu nahi hainbat kemen
botikatikan pasa zaitea
etxera joan baino lehen.

A. Egaña:
Eta botika erosiko det
izan arren garestia.
Aurrerantzean txintxo egingo det
zuk esandako guztia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra