Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-09-12 Mutriku Jaialdia
Gai-emailea
Astigarraga Pagoaga, Aitzol
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aita-semeak zarete; Egaña aita eta Irazu semea. Egañak, aitak, hiru urte pasa ditu kartzelan ama jipoitzeagatik. Kartzelatik irteterako orduan, Irazu, semea, dauka ate ondoan zain.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu:
Lehenago nere aita zinan ta
orain ere aita zera
hitz egin eta jokatu nahi det
garai bateko antzera
baina amari egindakoa
ezin det utzi atzera.
Zigorra bete ta kartzelatik
orain behar dezu atera
goazemaiozu gure amari
barkamena eskatzera! (bis)

A. Egaña:
Egia, ama jipoitu nuen
ta gainera behin ta berriz
baina izandako jokaerakin
damutu naiz mila aldiz.
Goazen amana, neu sentitzen naiz
haren barkamenan premiz
beste gizon bat irten naizela
lasai egingo nuke hitz
eta halaxe esango nizun
gizon sartu izan banintz. (bis)

J.M. Irazu:
Burni artean eginagatik
hain penitentzi zorrotza
oraindik ere zure barruan
kolpatzailean ahotsa.
Gizon atera ote zeran zu
esaten ez zera lotsa.
Puxka batean zurekin dezu
ama joaren morrontza
hari begia ubeldu zaio
ta zuri berriz bihotza. (bis)

A. Egaña:
Nik aitortzen dut: garai batean
izan nintzen erruduna
egin nuena ez zen batere
jatorra edo txukuna.
Orain oskarbi ikusi nahi dut
lehenoko hodei iluna.
Ene semea urrundu zazu
zure temosotasuna
gizalegeak barka dezala
legeak barkatu duna! (bis)

J.M. Irazu:
Gizalegea eta legea
parean jarri dituzu
orain hiru urte gauza hoietan
ez zinan ibili maisu.
Egindakoaz damutu zera
barrua erabat izu...
Nere partetik barkazioa
aita, hementxe daukazu
baina ez zaite harritu amak
barkatu nahi ez badizu. (bis)

A. Egaña:
Lehenen pausoa zu zeu zintudan
ta hurrengoa da ama
ia egoki bideratzen den
harekiko harremana.
Nere ustetan aldatu egin naiz
ta alda liteke dana.
Ene semea eskertzen dizut
bila etorri izana
eta batik bat estimatzen det
barkazioa emana. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra