Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-08-15 Zizurkil Jaialdia
Gai-emailea
Alkorta, Igotz
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Malkar batean belar-bolak egiten ari den baserritarra zara Irazu. Maldan behera zilipurdika abiatu, eta azkenik Aitor donostiarraren txaleteko piszinara erori da.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu:
Donostitikan etorri eta
zer nolako ezustea!
Piszina ederra urez betea
auskalo zein zun kostea!
Bola erori ta gertatu da
piszinaraino jeistea
kostako zaizu bola zahar horri
igeri erakustea!

A. Mendiluze:
Bolak egiten hasi ezkero
lauki irtetzen zaizkizu
baina nerekin bromarikan ez
egiten dizut abisu.
Bolai igeri erakustea
lantegi zaila da aizu
bolak jakiten ez badu ere
zerorrek ba al dakizu?

J. M. Irazu:
Pixka bat jakin badakit noski
estiloari begira
pendiz haundian lanian ari
ta erori nekaldira
urak dexente agortu eta
gauza dexente larri da
oraingoz bola joan zaizu baino
laster behiak jungo dira.

A. Mendiluze:
Derrepentean etor liteke
orduan ganadu pila
ez dakit baina bolaren hori
bakarrik izan dedila.
Oraindik nere piszinan dago
bola erdi borobila
beraz ixildu, hartu arnasa
eta segi bola bila!

J. M. Irazu:
Nik bola bila jun nahiko nuke
baino arazua larri
mila pare bat kilo baditu
ez al diozu igarri?
Traktoreakin akzidenteak
gertatu izan dira sarri
Donostin bada nahiko dirua
grua haundi bat ekarri.

A. Mendiluze:
Baina ze grua ta ze traktore
ze kontu ta zalaparta!
Gu lasai-lasai geunden honetan
jaunak hauxe degu marka!
Bueno uztazu bola piszinan
eta bertatik aparta
lagunak ta nik erreko degu
pixkanaka-pixkanaka.

J. M. Irazu:
Azkenerako porreta samar
dexente aldrebestea
belar bola bat erretzerako
pasako zaizu urtea.
Zuk nahi badezu zeure birikei
behar bezela eustea
eskatzen dizut dena erretzen
plastikotikan hastea.

A. Mendiluze:
Alperrik dira zure kontuak
alperrik zure dotrinak
erori dena baliatzeko
dira gure ahaleginak
ta beraz martxan jarri itzazu
lagun zure esku finak
porrua egiten jakingo du ba
bola egiten dakinak?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra