Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-08-07 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Peñagarikano, Anjel Mari
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Joxe da baserriko nagusia, eta Xebastian da baserriko etxekoandrea. Gaur egun, inork ez du morroi izan nahi baserrietan, eta horrexegatik etorri dira hainbat eta hainbat Ekuador aldetik. Joxe Agirrek ez du nahi ekuatorianorik etxean; etxekoandreak, aldiz, nahi du.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Agirre:
Sentimentutan hitz egingo det
ez pentsa danikan broma!
Pentsa zazute nere bizitza
ez dagola oso ona.
Gai-jartzaileak hemen esan du
morroirikan ez dagona
hementxe nago bizi guztian
ni beti morroi nagona. (bis)

S. Lizaso:
Hara aitona, ustegabean
jarri didazu trantzea
baina amonak beti jakin du
nola moldatu eltzea.
Zuk errezena egingo zendun
zedorri morroi jartzea
horrela bada tokatuko zait
nagusia ekartzea. (bis)

J. Agirre:
Etxekoandrea gaur ere dago
beti izan dan antzeko:
bere gizonai jarritzen zaio
oso kopeta beltzeko
ta ilusioa dauka etxean
morroi berri bat hartzeko
itxaropena badauka nunbait
eltzea mejoratzeko! (bis)

S. Lizaso:
Ekuadortikan heldutako bat
hortxe dago deiaren zai
neretzat lagun izan liteke
zuretzako ez da etsai
hark lan doblea egin lezake
egoten ahal zera lasai:
ikuilukoak egingo ditu
etxeko lanak ere bai. (bis)

J. Agirre:
Ikuiluko ta etxeko lanak
harentzako jartzekua
nere andreak lagun berri bat
orain badu hartzekua;
lepua ere mehea dauka ta
ipurdi zorrotzekua
ta aurrea ere izan liteke
atzearen antzekua. (bis)

S. Lizaso:
Zeuk'e ez dezu alde haundirik
aurre aldetik atzera
eta aitonak indar gehiegi
ez du izaten zahartzera.
Halabeharrez morroi gazte bat
ekarri nahi dut etxera
eta aitona segi ferira
txakurrarekin batera! (bis)

J. Agirre:
Beraz aitona ferira juanda
badezu esperantza onik
ez zazu uste ni inuxente
gaur bihurtuta nagonik!
Hamaika aldiz egon izan naiz
geldikan ezin egonik
ez al diozu hari esan behar
buruko minez zaudenik? (bis)

S. Lizaso:
Hori sarritan zuri esana
morroiari ez diot zor
mingaina dezu bustia bainan
gainontzean zaude legor.
Morroi gaztea portatuko ahal da
amonatxoakin jator
?ekuador' nun dan jakingo baitu
Ekuadorretik badator! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra