Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-11-15 Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-11-15 Villabona Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Agirre, Joxe
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Amaia, orain arte saio askorik izan ez baduzu ere, azken boladan saio mordoxka dauzkazu. Joxek, berriz, gero eta saio gutxiago dauzka. Hala ere, gaur saio berean egin duzue topo.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-11-15 Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre:
Zure aldean saio
dexente dauzkat nik
ez gabiltza urruti
gu elkarrengandik.
Bertso maila ederra
daukazu oraindik
zer ikasi asko du
gazteak zugandik. (bis)

J. Agirre:
Ez daukat gogorikan
iskanbilarako
inbiritan al zaude
nere mailarako?
Zu orain preparatutzen
hor latiborako
ni berriz preparatzen
erretirorako. (bis)

A. Agirre:
Bertso maila daukazu
nik dedan doblea
azkarra ta bizia
guztiz dotorea.
Nahiz ta pixka bat zahartu
sobran adore
Amasari galdetu
nor degun hobea. (bis)

J. Agirre:
Errexa izango da
hori ikustea
hobe izango det zuri
pakean uztea.
Gauza batekin pena
hartzen dut gaztea:
adarra jotzen hortain
nabarmen hastea. (bis)

A. Agirre:
Ez naiz brometan ari
ta Joxe begira:
estimatzekoa da
zuk dezun distira.
Nigatik lasai joan
zintezke urrutira
utzitako saioak
neretzat badira. (bis)

J. Agirre:
Aspalditik dadukat
nik erabakia:
arrastaka ibiltzea
ez da egokia.
Askori emango diot
orain errukia
belaxe utziko det
zuretzat tokia. (bis)

A. Agirre:
Zoaz hirurogeita
hamabost urtera
baina oraindik dezu
sasoiko tankera.
Plazaz plaza jarraitu
oraingo antzera
zu etortze'ez bazera
bila joango gera! (bis)

J. Agirre:
Arrazoi dotoreak
zure mingainian
baina ni ez naiz orain
sasoi bikainian.
Zer datorkidan nago
ondo jakinian
nola izango ote zera
nere adinian? (bis)

A. Agirre:
Oraintxe hunkitu zait
kolpetik barrena
ta zerbait esateko
hartu det baimena:
nolakoa ote nintzakeen
urtetan barrena?
Ez dezula ikusiko
horixe da pena. (bis)

J. Agirre:
Nik ez det ikusiko
nago pentsatua
baina zuk ere ez dezu
hain seguratua.
Hoinbeste bertso bota
hau ez da kontua
biharko egin nahi dezu
entrenamentua!* (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra