Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Iñigo Izagirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-08-09 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Lotina, Irati
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Manex
Izagirre, Iñigo
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek kuadrila berdineko bi lagun zarete. Goizeko zortzietan elkarrekin egin duzue topo baina bi egoera ezberdinetan: Iñigo, parrandan zaude eta zu Manex, "Rosario de la Aurora" delakoan.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Iñigo Izagirre


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Izagirre:
Jesus! Nolako begi argiak
Jesus! Nolako itxura
gaur´e ardoa edan nahiean
herriko apaizan kontura.

M. Agirre:
Apaizari nik izanagatik
kristoren afizioa
zure amari bota zaiozu
zure errosarioa.

I. Izagirre:
Barkatu baina ideia hobea
ez al da izan nirea?
Zu etxean ta nik eraman det
zure atzoko ligea.

M. Agirre:
Baina nik neskaz josita daukat
oraindik nire etxea
eta zuk eraman duzuna da
Jesukriston gurutzea.

I. Izagirre:
Jesukristoren gurutzeana
askotan bizkar gainean
baina ez dezu ondo ematen
monjaren aldamenean.

M. Agirre:
Bai, monja horrek egia da, bai
badauka mala letxea
berak erakutsiko dizu zer den
ai! autoflajelatzea.

I. Izagirre:
Egia esan harritu egin naiz
albotik hori entzunik
baina parrandan jardun ta gero
aspalditik nekien nik.

M. Agirre:
Parrandarena filosofia
da oso eder egina
guk biok erlijio bat dugu
bueno, pixkat desberdina.

I. Izagirre:
Kutxitikan Zaparaino pasa
hori gure akzioa
pixkat dibertigarriago zan
gure errosarioa.

M. Agirre:
Errezo gehiegi daukazu zuk
aizu gauza onerako
errezo denak utzi itzazu
siesta ondorenerako.

I. Izagirre:
Bueno, siesta ezingo degu
festetan albora laga
beraz lo egitera joango naiz
ni zuekin mezatara

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra