Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-07-04 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-07-04 Muxika Jaialdia
Gai-emailea
Enbeita, Moises
Bertsolariak / Egileak
Paya, Xabi
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Homosexuala zara. Bikotekidea ume bat adoptatu zenuen. Gaur, amaz galdetu dizu ume horrek.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-07-04 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hau da galdera, hau da galdera
eta nola erantzun, ai!
Mutikotxoa aurrean daukat
erantzun on ta finan zai.
"Ama baduzu, bai, egia da"
erantzun diot nolanahi.
"Bi aita ere aurrerantzean
horretan zu egon lasai;
aitarik inoiz ez jatzu falta
izango baina amarik bai". (bis)

Antza ez dago konbentzitua
"Hobeto azaldu, aizu!".
Egia da bai ha langileak
egin doskula abisu
nola erantzun? nola azaldu?
Bueltaka nabil jo ta su...
baina erantzunik ezin aurkituz
egingo al dit honek kasu?
Lasai, heldua izandakoan
dana ulertuko duzu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra