Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2004-04-17 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Beñat Lizaso
Bertsoa entzun |
2004-04-17 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Beñat Lizaso
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Lizaso:
Bertso eskolan apuntatzeko
eduki zuen aukera
astero-astero hor joaten da
eta gustora gainera
baina kantuan gaizki ari da
dena beretzat kaltera;
bera ikasle txarra da edo
zu irakasle txarra zera.
O. Bartra:
Ni irakasle txarra naizela
dino berehalakoan;
semearekin ez da gustora
eta nigana atoan.
exigentegi portatzen zaude
semearekin gaurkoan:
lehen egunetik ezin da hasi
bederatzi puntukoan.
B. Lizaso:
Bederatziko txikian hasi
hor jarri ohi du arreta;
pozik joaten da baina etxera
itzuli ohi da erreta
eta pixka bat erakusteko
zuk hartu ezazu beta
zortziko handia eta txikia
ez ditu bereizten eta.
O. Bartra:
Ez dituela honek bereizten
ez txiki ta ez nagusi
eta hain txarto ibili ohi da
bere poto eta guzi
ta bertsokera ere daukanez
azkenaldian itsusi
mesedez berriz hark ez dezala
Hitzetik Hortzera ikusi.
B. Lizaso:
Beraz Hitzetik Hortzera hori
ikustea du kalteko...
Barkatu baina gauza txiki bat
badet zuri esateko:
arreta osoa jarri ezazu
nere umeak ikasteko
maila pittin bat izan dezala
Osinaldera joateko.
O. Bartra:
Horren helburu horren goikoak
hobe albo baten laga
zure semeak bertsotarako
badauka nahikoa traba
ta semearen arazoa gaur
maistrarena baldin bada
zure semea eraman zazu
Lizason bertso-eskolara.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra