Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-10-15 Mendaro Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-10-15 Mendaro Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Maia, Jon
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean
Gaiari oharrak
Aurreko bertsoaldiko tabako eta kopa kontuak utzi eta bertan zegoen jendea tentatzen
hasi ziren; berehala hasi ziren, ordea, bata pena eman nahian eta bestea zirikatuz animoak
eman nahian.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-10-15 Mendaro Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Begira zazu ze pinta duten
denak gazte eta plako
koloria're txuri samarra
dute denek aukerako;
neska ta mutil mutil ta neska
denetarik bada nahiko
hoietatik zein hartuko dezu
etxera morrontzarako?

J. Agirre:
Ahal baldin badet hitz egingo'izut
borondatez ta ondradu:
bakarrik dagon aitona batek
neskame on bat ona du;
plako egoteak bai ote dauka
diozun hainbeste gradu?
Nere ustetan emakumeak
haragi pixkat behar du.

J. Maia:
Haragi pixkat baldin badauka
zure gustoa konpleto.
Beraz mutila baino lehenago
emakumia hobeto;
kapritxo dena ezin da izan
dena ez dezu beteko
haragi gutxi ere ez da txarra
salda ona egiteko.

J. Agirre:
Salda onikan ez da egiten
batere haragirik gabe
hori lehenago ez badakizu
orain ikasita hobe
eta aitona gauz danetatik
hemen ez daukazu pobre:
abilidade gutxi dadukat
baina maitasuna sobre.

J. Maia:
Egia esan ez zaude gaizki
halako erabakian
egun osoan ere ez zaude
jarrita zure aulkian
baina bakoitza jarri behar da
merezi duen tokian;
zuk beste zerbait ez al dezu nahi
maitasunan aitzakian?

J. Agirre:
Hemen ez dago motiborikan
bide txarrean hasteko
hain bizioso txarra naizenik
zuk ez dezu ba usteko?
Garai batean andrea behar nun
maitatu ta jolasteko;
hontaz aurrera laguna behar det
oinetakuak jazteko.

J. Maia:
Arrazoi ona bota diguzu
lasai-lasai, bare-bare
behar bezela esplikatzeko
hara ze abilidade!
Eta zapatak jazteko ere
hori dezula mesede
baina kejarik ez dezu izango
erazteko bada ere.

J. Agirre:
Erazteko ta jazteko ere
mesedeko da laguna
nola dagutan biguntasuna
nik pikuetara juna;
atze zorrotzak daduzkat baina
tripa dadukat astuna
hau da galanki kostatakua
bat'e balio ez duna.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra