Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2004-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Xumai Murua
Bertsoa entzun |
2004-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Xumai Murua
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Murua:
Gaur goizean ez nuen
nik honen beharrik.
Negarra egiteko
ez daukat indarrik
lore bat ekarria
gainera Iñakik.
Eskuratu nahi nauzu
batekin bakarrik.
I. Apalategi:
Larrosa bat utzi det
ondoan papera
eta atrebitu naiz
oharra uztera.
Larrosa bat zuretzat
gutxitxo ote da?
Bat mahai gainean dago
bestea zu zera.
X. Murua:
Gogo haundiarekin
egin dit bisita;
gainera bazterretik
"Zu zira polita".
Larrosa hartu dut ta
hor arantzak zista!
Hori utzi zinuen
aurretik jakinta.
I. Apalategi:
Ez ez det nahita egin
ez dator kontura.
Ai, nere maitasuna
gaur nola mundura!
arantza heldu dezu
behatza mindu da...
zuk ere utzi zaidazu
zure sinadura.
X. Murua:
Mina eman ta gero
izena eskatu
hasi baino lehen nahi du
guztia bukatu
baina ezin diot nik
guzia ukatu.
Hurrengorako beste
leku bat hautatu.
I. Apalategi:
Lekua hautatzea
bihurtu al da truko?
Bakarrik otzen zaizkit
bi honen moduko.
Etor zaitez nirekin
ta ez egin uko
horrela larrosarik
ez da zimelduko.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra