Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-08-07 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Lotina, Irati
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Manex
Silveira, Xabier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek laurogei urteko erdaldunak zarete. Urtero bezala, Aihotz plazara etorri zarete sagardo pixka bat edan eta bertako giroa ikustera. Beste behin ere hor daude lau pertsona mikro aurrean, kantuan, tabladu baten gainean igota; eta jendea entzuten eta txaloka. Zeintzuk dira horiek? Zertan ari dira?

Deskribapena

Doinua
Uso xuria errazu A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Xabier Silveira

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Silveira:
Matxete plazan biltzen
gara urtez urte
txorizo egosia
janez euro truke.
Peri planaz diote
"¿Estais colgaus u qué?"
hoiek kolgatuago
daude ba nik uste. (bis)

M. Agirre:
Txorixoakin bete
dut tripa barrena
orduan iritsi zait
soinuan eztena.
Horko bizardun horrek
ematen du pena.
Ez dut ezer ulertzen
hori da onena. (bis)

X. Silveira:
Baina bizar duena
isiltzen da ti-ta
bere ondokoa bai ez
dela hain polita.
Begira horrek duen
futbolari pinta
eta baloia lepo
gainean jarrita. (bis)

M. Agirre:
Eta orain sentitzen naiz
lasai ta herabe
zarata horrekin gaur
bainago mirabe.
Kantatu egiten dute
dantza egin gabe
estaka geldi batzuk
bezalaxe daude.(bis)

X. Silveira:
Guk euskeraz jakin ez
ta behintzat horrela
bertsolaritza ez da
hain gauza krudela.
Aulkitako jendea
dago lo bezela
seguro hoiek euskera
ulertzen dutela. (bis)

M. Agirre:
Euskaldunek daukate
halako antsia
ta horri eman behar
orain garrantzia.
Entzuteko behar da
kriston pazientzia.
Hola ez dute lortuko
independentzia. (bis)

X. Silveira:
Independentzia ez da
lortuko agian
baina euskera dute
euren mingainian.
Bertso entzule jende
horien karian
joder zein arraroak
diren Arabian! (bis)

M. Agirre:
Euskaldun arabarrak
nahiz ta ez diren zero
estereotipo bat
bete dute edo.
Gero patxaranakin
jartzen dira bero
ta tronkon bat moztera
joango dira gero. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra