Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Xenpelar Saria (18. 2004. Errenteria)
Saioa
2004-12-08 Errenteria Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Eliteko atleta zinen eta istripu baten ondorioz elbarri gelditu zara. Gaur, zure omenez maratoi bat antolatu dute eta saria ematera zoaz.

Deskribapena

Doinua
Gregario edo laguntzaile naiz
Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hainbeste jendek erakutsi dit
urtez urte mirespena
baina istripu bat izatea
zen neretzat hondamena.
Halere horren eskasa ere
ez da izan ondorena
bildua daukat kemena
ta zutitzeko baimena.
Baina saria ematea da
momenturik gogorrena
gaur aurrez aurre ikusi baitet
lehen beti atzean zena. (bis)

Nolatan sarri errez igotzen
garen bidetik kotxera
igo ondoren zer gerta leiken
ez gara heltzen ohitzera
eta gogoa ipini arren
noizbait heltzeko heltzera
jada zimelduak gera
hau da hau nere tankera!
Txo, zorionak irabazlea
gaur azkarrena zu zera;
den ibilbide luzeenak ere
helmugan dauka hasera. (bis)

Garai batean ni zu bezela
moldatzen nintzen ederki.
Ai, orain ere hanka gainean
nola ipini baneki!
Noizbait zeozer lortu izan dut
baina ibiltzen naiz poliki
jarraituko det umilki
badet hainbeste aitzaki.
Lehen elitezko nintzen ta orain
ere hala da Iñaki
sarri eserita ikusi arren
zutik egongo naiz beti. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra