Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-01-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-01-23 Zegama Jaialdia
Gai-jartzailea
Urretabizkaia, Pello
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu zara Lizarra-Garazi bezala ezagutu dugun tren horren makinista. Kontaiguzu orain arteko ibilbidea nondik nora joan den eta zure esku balego nora iristea gustatuko litzaizukeen.

Deskribapena

Doinua
Bizia ez da nehoiz egoiten
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-01-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskal Herria sekulan ez da
lorerik gabeko jardin;
lora bakoitzak bere arantza,
hortaz ez gera ezjakin.
Alderdi eta sindikatuak
halako baten bat egin.
Trenak hasera Lizarran zuen
eta helmuga Garazin;
seguru baino mantso dijoa
nahi duena igo dadin. (bis)

Estatalisten begietan da
gorrotoaren distira
ta barrikadak jarriaz datoz
trenbidearen erdira.
Trabak ugari izanagatik
denak gaindituko dira,
ta tren mantsoak jarrai dezala
beti aurrera begira,
askatasuna eta pakea
zain dituen geltokira. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra