Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-09-25 Altzaga Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-09-25 Altzaga Jaialdia
Gai-jartzailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Etxean zaude afari eder baten aurrean, telebista piztuta. Telebistan modeloen desfile bat botatzen ari dira. Zure gogoeta.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-09-25 Altzaga Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gizartearen aurrean hauek
badute mila bertute,
euren gorputza zer-nola zaindu
pasa dute hainbat urte;
hau ikusita nik ez jaterik
inork ez dezala uste,
nahiz ta liraina egon naitekeen
gutxio jatean truke,
baserritarrek gutxinez atze
zabalak mate dituzte. (bis)

Neurri guztiak ondo mantentzen
dabiltza ahaleginean
eta kezka bat sortuarazi
didate gaur barrenean;
itsusia naiz askoren ustez
ederren aldamenean,
baina nik nere kasa jarraitu
nahi det eundoko planean,
haragiak zer balio du ba
non heldu ez dagonean? (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra