Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-04-24 Gabiria Sariketa
Gai-jartzailea
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Goikoetxea, Arkaitz
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Halabeharrez, denboraldi luze bat egon haiz gurpil-aulki batean, baina orain heure kasa ibiltzeko gai haiz. Hor hago, lehen hire azpian egondako gurpil-aulki hutsari begira.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain ikusten zaitut
modu desberdinez,
noizbait ikusi zaitut
guztiz atseginez.
Neroni zutitu naiz
nere ahaleginez;
gurpilak borobilak
dauzkazu zuk zinez,
ta nik hortzak zorrotzak
ezinaren minez.

Gorrotoa sekula
ez da pekatua,
hementxe bukatzen da
gu bion tratua.
Lehenago gertuko ta
orain ukatua;
uste al zendun zugan
neukala patua?
Hautsak jango ahal zaitu
madarikatua!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra