Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-06-04 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-06-04 Hernani Jaialdia
Gai-jartzailea
Iraola, Jon
Bertsolariak / Egileak
Legarreta, Xabier "Arano"
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok etorkizun igarleak zarete. Nola ikusten dituzue Osinagako festak 2100. urtean?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-06-04 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Festa onak igertzen
ditugu behinepin,
abuztun bukatzeko
maiatzean ekin;
jende pila bat bertan
umoriarekin,
musika eta dantza
denetik lor dedin
eta bertsolariak
linterna banakin. (bis)

Arano:
Orduan'e izango da
hainbat jende jator,
hainbat baserritar ta
hainbat burugogor;
sagardotegietan
milaka egoskor,
baina zerbait aldatu
liteke ziur hor:
barran ez da egongo
zuetako inor. (bis)

Mendiluze:
Gauzak hobetu nahian
aldaketen truke,
guk zer igertzen degun
galdetu digute,
ta zuengan pentsatu
nahi genuen guk'e;
barran inor ere ez,
hala degu uste,
kafia aterpean
serbituko dute. (bis)

Arano:
Errepara zaitezte
bigarrengo kezkan,
errepara zaitezte
ixkinako neskan;
hemendik ehun urtera
zer izango ez dan!
Produktoa garesti
Osinako festan,
Keler txiki botila
hogei mila peztan. (bis)

Mendiluze:
Hala gerta liteke,
egia degu bai,
bainan hala ta guzti
zaudetela lasai;
orduan ere denak
Keler txikian zai,
hogei mila peztatan
jarrita nolanahi,
orduan ere inork
ez baitu urik nahi. (bis)

Legarreta:
Adelantu gehiegi
ez degu jasango,
beraz oso aurrera
ez gera juango;
erdi burusoilduta
hemengo ta hango,
bertsolari bakoitzak
sasoiko bi zango,
ta hankapean kablerik
ez dute izango. (bis)

Mendiluze:
Nola aldatuko den
hemengo partea
galdetu digute ta
hobe esatea;
igertzeko genuen
guk borondatea
ta gustokoa bazen
guri eman pakea,
zuen lana delako
hala izatea. (bis)

Arano:
Osina juango da
nahiko urrutira,
adelantuk medio
ditugula, tira;
baina komeniko da
dakigun neurrira,
neska brillantedunak,
begira-begira,
autopista berritik
etorriko dira. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra