Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-05-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-05-09 Itsasondo Jaialdia
Gai-jartzailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
2005. urtea da; Donostiako belodromo berrituan hogei mila bertso entzule. Bukatzear dago Bertsolari Txapelketa Nagusia; une honetan ari da Andoni Egaña Irazuri txapela jartzen.

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-05-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Egun osoan bertso kantari
jardun zerate jo ta su;
azken unean txapel haundia
ondo merezia dezu;
nere lekuko zu izan zera,
bejondeizula Irazu!
Hainbat urtean eraman dedan
karga bat kendu didazu.

Irazu:
Hara Andoni, ustekabean
bota dituzu epelak,
bi mila eta batgarrengoan
bota zenitun ustelak;
orduan ere irabazi nun,
zer estutua ubelak!
Ordun ainako grazirik ez du
nere bigarren txapelak.

Egaña:
Bigarrengoa geza degula
arrazoi dezu laguna,
bi mila eta batgarrengoa
ederra eta kuttuna;
baina gaurkoak sortu behar dizu
halako alaitasuna,
berez balio doblekoa da
Egañak jarri dizuna.

Irazu:
Bihotza taupan ari zait eta
gutxi falta zait hiltzeko,
oholtzan aurre muturrian jarri
eta bertan amiltzeko.
Zuk ere lehen txapela zendun,
orain atera galtzeko;
tori, zuretzat ematen dizut
belarriak tapatzeko.

Egaña:
Txapelik gabe ondo nabil ni
zutikan eta etzanda,
garai batean nerea izan zen
ta orain da zure txanda.
Azken agurra denen aurrean
kantatu ezazu "danba",
ta Lazkanori eskein zaiozu
joan dan urtean hil zan-da.

Irazu:
Egia da bai bere irudia
ez det eduki gordian,
baina badago beste gazte bat
merezimentu hobian,
Bizkai aldian gaizki ibilia,
ez arazorik gabian;
nere txapela utzi behar det
Elortzaren hilobian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra