Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-11-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-11-27 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Iturain, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Murua, Iñaki
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketan ia denek parte hartu dute, Peñak izan ezik. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ordezkari Murua kargu hartzera etorri zaio.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Peñagarikano, Anjel Mari
Entitateak
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Aldizkako Ekitaldiak
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-11-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua:
Behin Gipuzkuko txapeldun izan
ta harrezkeroztik lotan,
behinik behin parte ez duk hartu nahi
moteil txapelketa hortan;
hire hutsuna nabaritu dik
bertsozaleak askotan,
gaur ere etxean egon behar hun
hor parte ez hartzekotan.

Peñagarikano:
Esaten dute produkto ona
nik daukadala saltzeko,
sua pizteko txispa nik daukat
ta zuk hura itzaltzeko.
Irabazteko gutxi neukan nik
ta asko neukan galtzeko,
nik txapelketan beharrik ez det
zenbat naizen azaltzeko.

Murua:
Baina Anjel Mari, hik ez dut bete
txapeldun baten tokia,
Gipuzkukoan parte hartzea
izango hun egokia;
ta hik atzera egin duk noski,
hi haiz tipo kakatia;
heure amak ere ez dik sinisten
ultzeraren aitzakia!

Peñagarikano:
Oain urte batzuk ultzera nuen
aitzakia eta gaitza,
ta orain denek parte hartzea,
hori al genun baldintza?
Ridikuloa ein ote dedan,
zu horrela zera mintza;
haundiagoa egin nezakeen
atera izan banintza.

Murua:
Atera gabe ez da jakiten,
aurrean ala atzean
gelditutzeko proposamenak
daude epaileen hitzean.
Arrixkau berriz arrixkatzen da
hemen bertso bakoitzean;
Joxe Agirrek parte hartu dik
eta hi berriz etxean!

Peñagarikano:
Batzuentzako poza da hori,
beste batzuentzat ditxa
ta txapelketa izan zitekeen
zenbait exitoren giltza.
Joxe Agirrek parte hartu du,
hala eman dezu hitza,
baina Muruak askoz hobe zun
etxean egon balitza.

Murua:
Neuk'e badakit beharbada etxean
hobetogo nengokeela
eta badakit ez dala noski
neretzat horko txapela;
bainan behinik behin ahaleginean
gogor saiatu naizela
gazteagoei ejenplo ematen
zaharrago batzuk bezela.

Peñagarikano:
Txapelketa hontan ez dira egon
anoetarrari entzuten,
argi ta garbi azalduko det,
ea ulertzen dezuten:
"danok partaide behar genuke"
zer ari zera esaten?
Eozeinek parte harten dunean
ni ez naiz partaide izaten.

Murua:
Hori esan ta geldituko zan
txakurra baino lasaio,
parta hartu gabe ere ba omen
ehun edota gehio saio;
edonork parte hartutakoan,
berak ez, ta ze arraio,
horrelakoai antipodetan
solidario deitzen zaio.

Peñagarikano:
Bertsozaleek isuri al dute
horrenbeste negar malko?
Bestela ere han eta hemen
botatzen det bertso pranko.
"Txakurra baino askoz lasaio"
esan ta gerau da bapo;
hain zuzen ere ez naiz atera
txakur zaharra naizelako.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra