Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
| Bertsoa entzun | 
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
		
				
				Neurria: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Gizonezkook zakila degu,
hori ezin da izkuta;
lehendabiziko peñakeriaz
ez bedi inor asusta!
Harremanetan ipintzen degu
bere puntan goma puska,
horri euskeraz deitzen diogu
"lukainkako katiuska".
Beste hitz-joko bat egin behar det
ta ez zenuten usteko,
ministro azienda nola dan txinoz,
hori dut erakusteko;
ministro hori "txanpon" omen da,
beraz dirua du lepo;
eta "txanpon poff" errusieraz
kiebra egin dula esateko.
Liburu hortan peñakeriak
eta hitz-jokoak tope!
Oaingo txiste hau nere ilobei
asko gustatzen zaiote:
ijito batek bere semeai
nola hots egiten ote?
"Hijito mio" deitze'omen dio,
halaxe esan didate.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
