Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1999-05-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
1999-05-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ibarra:
Honaino erori da
zerutik laguna,
orain arte're ez zegon
hau behintzat iluna.
Nahiz ta niretzat ez den
hain ezezaguna,
bere itxuragatik
ez da euskalduna. (bis)
Iturriaga:
Paratxut eta guzti
nator bapo-bapo,
ardi artean ez nago
ez ni horren txarto;
Britainiako koroan
gizon naizelako,
James lagunentzako ta
Bond ardientzako. (bis)
Ibarra:
Hitz-joko hori gero
iruditu zait lar,
baina zure aurrean
ez dut eingo negar.
Neuk ere berdin-berdin
edo erantzun behar:
Ritxar naiz zuretzako
ta hemen baserritxar. (bis)
Iturriaga:
Nere Nokya piztuta
mezutxo bat egin,
e.mail bat bidali dut
internetarekin.
Lehengo informazioz
banekien jakin,
base bat zendutela
Ritxar izenakin. (bis)
Ibarra:
Baina ez du egingo
oraindik eztanda,
beraz heldua zaizu
haren propaganda;
hara sartzeko beraz,
botako dut danba:
zeu be sartu zintezke
"be-be-be" esanda. (bis)
Iturriaga:
Hori da kontraseña
edo ostantzean,
hanka sartzea gura
hona etortzean,
zuk zure "be-be-be-be"
hori aipatzean;
aspaldi egon nintzen
ni Sabin Etxean. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra