Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-10-24 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Arkaitz Ugartetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-10-24 Mallabia Jaialdia
Gai-jartzailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Ugartetxea, Arkaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hamasei urteko bi gazte zarete, elkarren lagunak oso. Hamasei urtetan gauza bakarra izaten da buruan, mutilek bai behintzat: neskak. Ez duzue batere ligatzen, ordea, eta elkarri botatzen diozue horren errua. Zuk, Harkaitz, Xebastiani botatzen diozu errua, duen bizarrarekin zuen adineko neskak uxatzen dituelako. Zuk, Xebastian, errua Harkaitzena dela uste duzu, ume-aurpegi horrekin neska helduagoek umetzat hartzen dutelako

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-10-24 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Arkaitz Ugartetxea

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ugartetxea:
Xebastianekin ezin
luzaro mantendu,
aurrean dauden denak
zuk bistatik kendu;
sarri askotan berriz
ezetz ematen du,
berbetan hasi eta
orruka amaitzen du. (bis)

S.Lizaso:
Premizko izan leike
orruan itzala,
hamasei urterekin
ez al da normala?
Neska denak ihesi
doaz berehala,
denek pentsatzen dute
ume bat zerala. (bis)

Ugartetxea:
Neskak beti dabiltza
gugandik aparte,
itxura denez asko
ez gaituzte maite;
horrela baldin bada
guretzako kalte,
zugatik ere gauza
bera esaten dute. (bis)

S.Lizaso :
Ezin dugu atera
nahi hainbat etekin
ta aukera galtzeak
beti ematen du min;
ez al du askoz hobe
zugandik aldegin?
Festara joaten zara
gurasoarekin. (bis)

Ugartetxea:
Zugandik aldentzeaz
ni ez naiz harritzen,
zure ondoan asko
ez dira kabitzen,
berbetan ere beti
ez zabiltza zuzen,
azpeitiarrez ez dizu
inork entenditzen. (bis)

S.Lizaso:
Beraz nik bi hizkuntza
behar orain nahasi
ta sentitzen dudana
garbi adierazi;
gaurkoagatik Harkaitz
neskatan ez hasi,
egon neri begira,
nigandik ikasi. (bis)

Ugartetxea:
Gure martxa beharko
duzu, aizu, eten,
izan ere ez baitugu
guk ligatu aurten.
Bertsotan ari gera
orain frontoi baten,
beitu txaloak nola
jotzen dizkidaten. (bis)

S.Lizaso:
Hobe egin ez balu
horrelako hitzik,
honek ez baitaduka
normalaren antzik;
"beira nere txaloei"
berak dio pozik,
txaloa ez da ikusteko
entzuteko baizik. (bis)

Ugartetxea:
Baina azkena ez zaizu
horren ondo irten,
zer pasa leiken ez da
askotan jakiten;
ta azalduko dizut
bertso txiki baten:
nik ikusten det hauek
nola jotzen duten. (bis)

S.Lizaso:
Hamasei urte eta
hau da hau trantzea,
kosta behar zaio gaur
espabilatzea!
Besteak txalo jo ta
honek gozatzea...
honi gustatzen zaio
besteak jotzea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra