Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Mañukorta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-09-07 Eibar Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Zubizarreta, Rafael "Zendoia"
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Mañukorta
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi artzai zarete. Zuen lagun-taldean bildots-jan bat ematea erabaki duzue; Mañuk bildotsa ekarriko duela eta Agirrek gastuak ordaindu. Egin duzue bazkaria eta Agirre hurrengo egunean konturatu da artaldean bildots bat falta duela.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Mañukorta

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Agirre:
Lehenago're sarri ohi det
nik etekin motza,
ta oraintxe're pasa danak
eman behar lotsa;
biak dauzkat oainguan,
triste det bihotza,
taldeko otso horrek
ostu dit bildotsa!

Mañukorta:
Etxian ez neukan eta
kontuak atera,
lagunak konbidau behar
arkume jatera!
Zuk ere jan zenduen
gurekin batera
eta jan ta gero horrekin
damutu al zera?

J.Agirre:
Arrazoi balu bezela
hartzen du laineza,
honek dadukana da
lotsarikan eza;
laguna izurratzeko
badu interesa,
bestenetik gonbidatzen
ez da aldrebesa.

Mañukorta:
Mundura jaiotzen dira
hainbat gizon klase,
inork konbidau ezian
zu sarritan gose.
Atzo ondo eran zendun
ta janakin ase,
oso pozik egon zeinke
aizu lagun Jose.

J.Agirre:
Zeuk ere mordo bat sartu
zendun sabelian,
ta dirua're zeuretzat
zeure sakelian.
Hau bapo moldatu da
nere epelian,
tipo ederra daukagu
tonto papelian!

Mañukorta:
Pasatutako eguna
ez gendun kaltian,
bapo ibili ginaden
gu lagun artian;
ta zin egiten dizut
guztien tartian
nerea jango degula
datorren urtian.

J.Agirre:
Pobre banaiz honekin
ni ez naiz jantziko,
gizon hau zikin degu
gaur kontzientziko;
oain ere gezurra esan du
nere iritziko,
hurrengo urte hori
ez da iritsiko.

Mañukorta:
Lagun zahar jatorra Joxe,
jator eta bitxi,
lagun artera dotore
ein zera iritsi;
banketa eder horrek ez du
gaur balio gitxi,
hori ein dezula ta ez zera
zu batere jetxi.

J.Agirre:
Horregatikan biziko
ahal naiz bai aurrera!
Lehen ere egina da
hamaika jokera!
Baina ezagututzen
bapo ari gera,
bekain zahar horiek ditula
gora eta behera.

Mañukorta:
Bekainak gora ta behera
dirade egiak,
baina gauza hauek ez dira
gauza gehiegiak.
Gizenak eta lodiak
dauzkazu ardiak,
ikusita dauzkate
Mañuren begiak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra