Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-08-16 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-08-16 Arantza Jaialdia
Gai-jartzailea
Larretxea, Patxi
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Orain dela hamabost-hogei urte hire aitaren gerizpean, hire aitaren eskutik etorri hintzen Arantzara bertsotara. Gaur lehen aldiz hire semea ekarri duk. Ze burutapen etorri zaizkik bidean heldu hintzela? Zer gomendio eman dizkiok semeari?

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Lizaso, Sebastian
Entitateak
Lizaso Sendia

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-08-16 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egia da bai denborarekin
gauzak aldatzen direla;
nik esan diot "zuzen bete zak
ahal baduk heure papela".
Lehen saioetan esaten zuten
Lizason seme nintzela,
urte batzuek gerogo nator
Lizason aita bezela;
detaile horrek zera esan nahi du:
zahartzen ari naizela. (bis)

Bainan hala ere nere ustetan
badadukat zer esanik,
nere barruan nola ez dudan
etsipenarentzat planik.
Erreleboan ez da oinarritzen
bertsolari baten lanik,
urte mordo bat bertso kantari
daramagu aita ta nik,
honen haserak ez du esan nahi
nere amaiera danik. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra