Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-07-30 Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-07-30 Villabona Jaialdia
Gai-jartzailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Xabier, modan dagoen Santiagoko bide hori egiten ari zera eta errepidean zoazela, estu eta larri, izerdi patxetan, Sebastian kamineroarekin topo egin duzu; pala kontra itzalean jarrita hor dago lasai kamineroa.

Deskribapena

Doinua
Bertsuak jarri dizkat
Neurria / Estrofaren izena
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-07-30 Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso

Neurria:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Errezena egin det:
bidean hasera;
kaminerua hemen
nolako plazerra!
Nundik doa bidea
inoiz joan bazera? (bis)

S.Lizaso:
Santiagora zoaz zu
Bizkaitik irtenda,
bainan galdera horri
hartu behar prenda;
biderik ez da joaten,
norbera joaten da. (bis)

Amuriza:
Bizkaiatik hasi ta
lehertuta natorrek,
ez baitute atsedenik
hain bide samurrek.
Zenbat sasi ebaki dik
atxur kirten horrek? (bis)

S.Lizaso:
Sasiak ezin ebaki
ta ezta're huntzak,
ez du ezer egiten
inoiz kerten hutsak,
bainan kenduko dizkizut
bizkarreko hautsak. (bis)

Amuriza:
Biaje mugitu bat
nahi nuen munduan,
kamineru bat horra
atxurren onduan,
Santiagoren zaldi
hilaren moduan. (bis)

S.Lizaso:
Ni bizirikan nago ta
ia hilean zu;
fedean horrenbeste
indar badaukazu,
laguntza Santiagori
eskatu zaiozu. (bis)

Amuriza:
Harek beharko du egin
neronen defentsa;
dena sasi ta larra
hau bide marketsa!
Orain konprenitzen det
bide hauen traketsa. (bis)

S.Lizaso:
Bizkaitik Santiagora
zuaz zu erromes,
zandalia ta guzti,
gainera aldrebes;
apaiza ez zera izango
kasualidadez? (bis)

Amuriza:
Irakurri bainuen
ebanjelioa,
apaiza naiz bidean
izerdi jarioa
eta zu karakolen
solidarioa. (bis)

S.Lizaso:
Gu ez gerade jarriko
gaur konponbidean,
tinko nola gabiltzan
nor bere idean;
ni bazkaltzera nijoa
zuk segi bidean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra