Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-09-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-09-25 Oñati Jaialdia
Gai-jartzailea
Oteiza, Mariasun
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Sarasua, Jon
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hauteskundeen aurrean zer?

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-09-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Hauteskundeetaz hitz egitea
ez izan arren gozoa,
gure aurrean dut begirada,
da nahiko deserosoa.
Nolanahi ere ez dut izan nahi
epela eta sosoa;
aurten seguru hautestontzira
emango dut nik pausoa,
hauteskundeetan jokatzen baita
bake prozesu osoa. (bis)

Egaña:
Bake prozesu ta etorkizunaz
mintzo zen gure laguna;
kinka horretan aurkitzen zaigu
gure herri euskalduna.
Garrantzitsua izan liteke
gure bozketa jarduna;
zirrikitu bat da esperantza,
zirrikitu bat da urna;
denok dakigu gure bideak
bi zirrikitu dituna. (bis)

S.Lizaso:
Lizarratikan su-etenera
gaia joan da aukeran
eta zalantzak zergatik izan
hauteskundeen bezperan?
Sinets dezagun etorkizunez,
sinets dezagun erteeran.
Behin Baserrik ta geroztik askok
aipatu ohi degun eran:
hau da garaia erakusteko
bageran edo ez geran. (bis)

J.Sarasua:
Apurtu egin beharko degu
hontaz isiltzeko moda;
Euskal Herriak oraingo hontan
du benetako aproba.
Gatazka baten pasatu dugu
hainbat ta hainbat denbora;
gero're lanik inportanteena
partidutatik kanpora,
baina aurtengoan hautes emaitza
inportantea izango da. (bis)

Egaña:
Hautestontzira deitu gaituzte
nik ez dakit zenbat lagun;
hor kontzientziak agintzen du ta
sermoitan zertako jardun?
Halare zerbait esan nahi nuke
goxo-goxo leun-leun;
geran ez geran degu ataka,
ez al da bistan ezagun?
Gerala askok sumatzen degu
beraz azaldu dezagun. (bis)

S.Lizaso:
Hainbat urtetan egonak gara
une hau iristeko zai;
nahiz eta PPk hartzen dioen
horrenbeste tranpa usai,
euskaldun gera, sinesten degu,
abia gaitezen lasai;
gaur hilabete baietza eman
Lizarrakoan itunai,
barruan dedan itxaropenan
surik ez nuke eten nahi. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra