Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Xenpelar Saria (15. 1998. Errenteria)
Saioa
1998-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-jartzailea
Lersundi, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Uranga, Jokin
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Donostiako denda batera heldu zara eta atean txartel bat ikusi duzu, adierazten duena kanpoko zenbait hizkuntza ezagutzen dituztela. Txartelean hau jartzen du: "On parle français; english spoken; se habla español".

Deskribapena

Doinua
Gogoan daukat ez du aspaldi
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Jokin Uranga

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Donostiako denda batera
abiadan nentorrela,
"hiru hizkuntza mintzatzen dira",
kartelak zion horrela;
ta ikusi det euskerarena
bertan jartzen ez duela;
baina halare gustora nago
ezin da izan bestela,
esan beharrik ere ez baita
euskeraz badakitela. (bis)

Holako gauzek zer esan asko
guri eman ohi digute;
euskerarena ez zuen jartzen
ta txarra denik ez uste.
Hiru hizkuntza atzerritarrek
badute nahiko bertute;
nahiz hoiek egon nere barruan
poz ona hartuko nuke,
lehenengo hitza beti euskeraz
egiten baldin badute! (bis)

Hasera baten harrigarria
ein zait horko ikusmira
ta zer pentsatu asko ekarri dit
nere bihotzan erdira:
aurrena beti euskeraz mintza
zaitezte hemen sikira
ta atzerritarrez, ulertz'ez duten
batzuk etortzen badira.
Bestela hemen degunarekin
nahikoa ta gehiegi da. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra