Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-06-14 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-06-14 Hernani Jaialdia
Gai-jartzailea
Zerain, Aritz
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Mendizabal, Mikel
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok senar-emazteak zarete: Mikel senarra, Amuriza emaztea. Emaztea haurdun dago eta jadanik sartu dute erditze gelara. Mikel kanpoan utzi dute, ate ondoan. Trantze txarra daukate orain pasatzeko; esplikatu dezatela nolako trantzea den.

Deskribapena

Doinua
Bertsuak jarri dizkat
Neurria / Estrofaren izena
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-06-14 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Mikel Mendizabal

Neurria:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Haurtxo baten biltoki
da nere kabia;
trantzeotan estura
haundiak badia,
batez ere dalarik
lehenengo aldia. (bis)

Mendizabal:
Zigarroa eskuan
ta kezka buruan,
pasilloan pasioz
txoroen moduan;
denbora horren luze
inoiz ez zait juan! (bis)

Amuriza:
Bederatzi hilabete
egun honexen zai;
azkenean gizona
gertatu zait etsai;
haurra nik ein behar det,
zu egon zaitez lasai! (bis)

Mendizabal:
Nolatan egongo da
senartxo bat lasai
atez kanpoz entzunda
garraxi eta "ai"?
Andrea minez dago
gizona ere bai. (bis)

Amuriza:
Andrea ta gizona
alde nabarmena;
zure jarrera hori da
gizon txepelena;
nere estuasuna
emozioarena. (bis)

Mendizabal:
Ez dakit den partua
edo zesarea;
denbora pasatzen da
behar baino doblea;
auzoko komadrona
ez al zen hobea? (bis)

Amuriza:
Komadronan oihua
gogorra izaten zen;
gu gaur klinikan gaude,
trantzean hain zuzen;
haurra badator eta
isildu gaitezen. (bis)

Mendizabal:
Lehertua omen dezu
zure uren poltsa,
bainan oraindik dago
momentu zorrotza;
noiz entzungo ote det
haurran negar hotsa? (bis)

Amuriza:
Haurran negar hotsak du
naturan indarra;
ez da hobea izango
aditu beharra
haurtxo jaioberriak
aitaren negarra! (bis)

Mendizabal:
Ezin gehiago jasan,
hau da egoera!
Ate joka hurbildu
behar dut atera;
barrura sartu nahi det
bultza egitera. (bis)

Amuriza:
Inoiz gertatu al da
holako kasorik?
Barrura sartu nahi du
txapela jasorik;
nik han ez det nahi baina
zure enbarazorik. (bis)

Mendizabal:
Emaztea, zaudela
trankil eta lasai!
Zure laguna naiz ta
ez naiz zure etsai;
lehen inplikatu nintzan
ta orain ere bai. (bis)

Amuriza:
Horixe esaten du
amak alafede!
Hemen daude batera
hainbat natur-lege;
gu jaio ginan eta
jaioko da hau ere! (bis)

Mendizabal:
Azkenean burua
kanpora atera!
Umea ondo dator
ta hankaz aurrera;
besarkatu gaitezen
hirurok batera. (bis)

Amuriza:
Besarkatu gaitezen
jaiotza bitarte;
baina arren itxuran
konportatu zaite!
Haurrak esan ez dezan
"zer ari zerate?". (bis)

Mendizabal:
Muxu gorri-gorria,
hau da neskatila!
Negarrez hasi da ta
ez dago isila;
banijoa dendara
lore-sortan bila! (bis)

Amuriza:
Lore sorta izan da
zure koskakoa;
amaren aldekoa
polit ta guapoa,
buruhaundia bada
aitan aldekoa. (bis)

Mendizabal:
Entzun diot haurrari
dakarren mezua;
bere itxura degu
esanguratsua,
buruhaundia ez ezik
baita burutsua (bis)

Amuriza:
Hau da une estua
baina zein edarra!
Oraintxe sentitzen dut
kanporutz indarra;
entzun zagun isilik
haurraren negarra. (bis)

Mendizabal:
Haurtxoari begira
aita eta ama;
elkartuak gerade
denok elkargana;
hau da gauza ikus gabe
jakin ezin dana! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra