Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1998-04-19 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
Bertsoa entzun |
1998-04-19 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maia:
Hauxe da leku tradizionala,
hau da sagardotegia,
leku hauetan nahi dezun aina
dago jan ta edaria.
Zu jarri zaitez mahaian aurrean,
hartu zure haragia,
hemen gustora bustiko dezu
zure pañuelo zuria. (bis)
S.Lizaso:
Katedraletik sagardoteira
zer nolako kontrastea!
Eta neretzat zail izango da
bisita hau ahaztea.
Isildu gabe kopla kantari
zaharra bezela gaztea,
bakar-bakarrik falta zaidana
neu're bertsotan hastea. (bis)
Maia:
Orain Guggenheim ikusi gabe
ezin Bilbotik igaro;
sartu gaitezen, zein haundia den,
interesgarri zeharo!
Estilo oso banguardistako
aszensore bat badago,
baina pena da, ez ditu igotzen
lau gizon baino gehiago. (bis)
S.Lizaso:
Gizon bakarra ni nago eta
hirun lekua sobrako;
nik banekien gaur ez nuela
aukerarikan faltako.
Guggenheimera ekarri naute
eta badakit zertako;
fama gehiago hartu nahi baitu
ni etorri naizelako. (bis)
Maia:
Guggenheimetik erten ondoren
segi dezagun karrera;
igoko gara Durangaldean
dagoen mendi batera;
jarri itzazu bonbatxoak ta
joan gaitezen aurrera,
honek bai fama hartuko dula
gora iristen bazera! (bis)
S.Lizaso:
Konsejuakin saiatu zera
jazkeraz ondo prestatzen,
barrenetikan begiratuta
hasia nago kezkatzen;
ez naiz ohitua mendian gora
neure gorputza nekatzen,
nere arnasa berotu ezkero
ez baitut ondo kantatzen. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra