Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-04-19 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-04-19 Mendexa Jaialdia
Gai-jartzailea
Santxo, Joseba
Bertsolariak / Egileak
Arriaga, Xabier "Txiplas"
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oroimena dogunok badakigu Txiplas lau urtez izan dela Espainiako kartzela batean preso. Bota pare bat bertso edo, barruan ezagutu eta hik urten eta gero be barruan segitzen daben preso lagunei.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-04-19 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik urte batzuk eginagatik
batzuk hamar eta piku,
ta ni kalean egonagatik
ezin dot lasai jarraitu,
badago eta zuen aldeko
zer eta nola sufritu;
zuek kalean ikusi arte
ezin naiz libre sentitu. (bis)

Oraindik ere zoritxarrean
han hainbeste lagun dago
eta horiekin gogoratzen naiz
ziur-ziur egunaro.
Lehen gauza batez ziur nengoen
orain askoz ziurrago:
zuek askatu edo berriro
preso joateko prest nago. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra