Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-05-23 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Nahikari Gabilondo

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-05-23 Gabiria Sariketa
Gai-jartzailea
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Gabilondo, Nahikari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Amaia, eskotea zara; eta zu, Nahikari, gorbata. Zein da gizarte honetan estimazio gehien duena?

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-05-23 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Nahikari Gabilondo

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Agirre:
Ni eskotea izanik neu naiz
gizarte hontan nagusi;
emakumeen kolko aldean
ez det ematen itsusi;
ezaugarriak zeintzuk ditudan
orain nahi det adierazi:
zer erakutsi badaukat behintzat
inork nahi balu ikusi. (bis)

Gabilondo:
Biotatik nor nahiago duten
frogan jarriak gaituzte;
zurekin bada hainbat sorpresa,
bada hainbeste ezuste;
ta erantzuna garbi ez dagonik
inork ez dezala uste:
ni naramaten gizonezkoek
zu estimatzen zaituzte. (bis)

A.Agirre:
Neregan sarri somatu ditut
egundoko irriparrak;
nere aldean exkaxak dira
zuk zeuk dauzkazun indarrak;
ta zuregana bideratzen nau
nere aitorpen beharrak,
zuk soilik estaltzen baitituzu
petxuetako bizarrak. (bis)

Gabilondo:
Eskotea ta korbatarekin
zertan jarri parez pare?
Zuk bizarrena aipatu dezu
hemen harro bezain bare;
baina aipatu behar nizuke,
hortan ez zabiltza trebe:
gustora asko jantzi izan nau
bizarrik gabeak ere. (bis)

A.Agirre:
Nik alde onak gehigo ditut,
sines zazu, alafede!
Nere aldean zabiltzalako
zintzur estu eta grabe.
Konparaketa baten bitartez
hona ezaugarri jabe:
biak eranzten saiatzen dira
bizarrik gabeak ere. (bis)

Gabilondo:
Zuk agerian uzten dituzu
horren bista ezagunak
eta nik berriz estutzen ditut
lepo lodi ta bigunak;
zu bapo asko jantzi zaitzake
bular oneko lagunak
eta ni berriz jantzi behar nau
erakusterik ez dunak. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra