Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-07-05 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-07-05 Igeldo Jaialdia
Gai-jartzailea
Aisa, Alex
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aiton-amonak zarete, Sebastian aitona eta Andoni amona. Aitona festetara joan da dotore-dotore, bastoi berria eskuan eta txapel berria buruan; eta ordu txikietan itzuli da etxera, piura ederrean, ez txapelik eta ez bastoirik.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-07-05 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Egun osoa porai
pasa dezu bapo!
Etxetik irten zera
txukun eta guapo;
bueltatzerako berriz
mantxa zikin pranko,
hori al da piura
aitonarentzako? (bis)

S.Lizaso:
Lagunekin taldean
juergan aritua,
ez da lehenengoa ta
zaude harritua,
festetan ez baitegu
hori delitua;
bi tragorekin nator
indarberritua! (bis)

Egaña:
Gazte garaian biok
dohaitsuak ginan,
gero zu sartu zinen
xurrutaren grinan;
ez zinan ez egongo
ermita ixkinan;
nexkan baten atzetik
ibiliko zinan! (bis)

S.Lizaso:
Zure norabidea
ez da ez okerra,
eta nere ahalmenak
sortzen didan gerra!
Herren ta indarrik ez,
joera tankerra;
begiak hartu dute
goxatu ederra! (bis)

Egaña:
Txapela ta makila
hor nunbaiten tira
eta antiajuak
puskatu guztira;
prakak ekarri ditu
norbaiten neurrira,
hutsa kantzontziloak
bereak balira! (bis)

S.Lizaso:
Haizetan txapelakin
hainbat konpromisu,
ta etxera berandu
ni netorren izu;
bastoia bota egin det,
jakin nahi badezu;
bestela bizkarrean
astintzen didazu! (bis)

Egaña:
Reuma joango zan
nik ez dakit nora!
Artritisa ahaztu ta
bidali kanpora;
koresterola berriz
larehunetik gora;
bihar lagunduko'izut
anbulatoiora. (bis)

S.Lizaso:
Medikuak bezela
egin esamina,
esan dun gai zerrenda
lehendikan jakina;
bat gutxiago nuen
mutua bazina,
zure berriketakin
hau buruko mina! (bis)

Egaña:
Berritsua naiz oso
zeuretzat kaltian;
orain lotuko zaitut
txakurran katian;
zer esana oraindik
badet puxkatian,
ez zera ohira jungo
bukatu artian! (bis)

S.Lizaso:
Berriketarako zuk
daukazun gogoa,
barka andrea baina
ez da hain sanoa.
Ez dezula bukatzen
daukadan susmoa;
aspertu nauzu eta
tabernara noa! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra