Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1998-08-01 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
| Bertsoa entzun | 
1998-08-01 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
		
				
				Neurria: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Aurrerapen horrekin
hor dator ordena;
berdin zoramena ta
gerta leike pena,
baina oraindik bada
hor itxaropena,
bost minutuan Bilbotik
Donostira trena.
Gizon onak dirala
nago igarria;
bide bat ein nahi dute
oraingo berria,
baina horma onekin
dadukat jarria
ta ez dute botako
gure basarria!
Garbi-garbi hor hartu
zazute gaur nota,
oraindik trankil dabil
gure Mañukorta;
abiaduragatik
bate ez zait inporta;
trena ehun zati eingo da
baztarren bat jota.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
