Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-01-18 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-01-18 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-jartzailea
Zamakona, Jose Felix
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
"Jaio naiz libre izateko ta ez loturik egoteko". Zer datorkizu burura, gaur, abesti hori entzutean.

Deskribapena

Doinua
Bizia ez da nehoiz egoiten
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-01-18 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kantatu dezun kanta zatiak
teorian du indarrik;
hori entzunda ez da faltako
entzuleengan marmarrik.
Askatasuna maite duanak
badu barreneko harrik
ta horren bila isuri degu
odolik eta negarrik!
Askatasuna badegu baina
abestietan bakarrik. (bis)

Abesti hori entzundakoan
lehen ginen zoramenean;
urteak pasa nahi ta ezina
euskaldunon barrenean;
batzuek lasai beste batzuek
bila dabiltz afanean;
denok batera saia gaitezen
lortu artean lanean,
ametsa beti politen baita
egi bihurtzen denean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra