Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-02-22 Iruñea Jaialdia
Gai-jartzailea
Maia, Jon
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi milagarren urtearen atarian bertsolaritza bizirik da oraindik. Nola ulertzen da hori? Zein dira horren klabeak?

Deskribapena

Doinua
Bertsuak jarri dizkat
Neurria / Estrofaren izena
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Neurria:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Galdera honek mamia
sakona dauka, ai!
Orduan masokista
ta orain ere bai,
eta horrekin ez dut
inor iraindu nahi. (bis)

Zergatik ote naiz ni
egun Amuritza?
Ez nintzake entzule
onik ez balitza;
zergatik iraun dugun
zuena da hitza. (bis)

Horren fenomenoak
garenik ez uste;
zergatik ote datoz
bertsolari eske?
Igual konpatsioz
maitatzen gaituzte. (bis)

Historia heldu da
bertsoa bitarte;
zuek eta gu gara
joko hontan parte,
eta iraunen dugu
beste mila urte. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra