Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-07-25 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-07-25 Aia Jaialdia
Gai-jartzailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Brasilera joan behar duk oporretan datorren abuztuan. Hori dela-eta erantzungailuan hiru mezu uztea erabaki duk: bat bertsolarientzat, beste bat lagunentzat edo herritarrentzat eta hirugarrena hire maitearentzat.

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-07-25 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sei-bost-hiru-bat-zero-bost da hau,
markatzen ondo ari zinen;
neri entzuten zaude zu baina
ni orain ez nago hemen.
Esatekorik zerbait badezu
berandu izan baino lehen,
zeure mezua utzi ezazu
seinalea entzun ondoren.

Lana ta lana aspalditxoan
ni nekatuta nebilen,
eta lagunak berriz galdezka
Peña nun kristo dabilen.
Bulloso antza naizela baina
ahal danik eta isilen,
hilabete bat bakar-bakarrik
pasa behar det Brasilen.

Samba dantzatuz pasa behar det
Brasilen hilabetea;
andragaitxo bat ere badaukat
polita bette-bettea.
Nahiz ta gogorra egiten zaidan
hari agur esatea,
irailean hemen izango nauzu,
agur Maialen maitea!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra