Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-12-21 Errenteria Jaialdia
Gai-jartzailea
Kazabon, Antton
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Komunikabideetan entzun dugunaren arabera, gaur egungo haurrek ez dute jostailu egokirik eta batzuk egokia eskuratuta ere, ez omen dute ongi erabiltzen. Nolakoak ziren zure txikitako jostailuak?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Toki onetik hasi zera zu
neri hartu nahian prenda,
pentsatzen nago ote zabiltzan
arrastotikan ertenda.
Bizimodua mundu honetan
berdin ez da egoten-da,
neretzat ez zan on eta txarrak
ezer ez zan izaten-da.

Seme-alabak ta bilobak'e
une hontan baditut nik,
haiek dituzten jostailu pilak
jaunak ez dauka azkenik!
Lehendabiziko egunetikan
ikusteko eramanik,
sekula ere ez dut esaten
jostailu onak diranik.

Garai bateko bizitzatikan
bai asko mudatu dana,
jostailuik ez-ta talo aluen bat
izaten zan erdibana.
Ta orain berriz despreziatu
hainbat ordainduta emana,
mundu honetan ibiria da
inoiz bukatzen ez dana.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra