Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-04-04 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-04-04 Zumaia Jaialdia
Gai-jartzailea
Maia, Jon
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek herri bereko bi lagun zarete, Aberri Egunera joateko asmotan zabiltzatenak. Okerreko autobusak hartu dituzue ordea: Unaik PNVkoena hartu beharrean HBkoena hartu du, eta Lizasok HBkoena hartu beharrean PNVkoena. Nola igerri diozue nahastu egin zaretela autobusez?

Deskribapena

Doinua
Anai-arrebak hementxe nator
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-04-04 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Nik autobusa beti izan dut
erdi-gratis edo doan,
baina gaurkoan txartel txiki bat
eskatu igotzerakoan;
martxan jarri ta geratu gara
gasolineran ondoan,
eta orduan konturatu naiz (bis)
autobusa nora doan.

S.Lizaso:
Ni erdi-lotan etorri naiz ta
hori aski nahasteko,
autobus hontan denak zaharrak
ta harritu naiz hasteko;
konparaketa ezberdina da
lagun batanaz besteko,
nik dena galtzekoa dadukat, (bis)
zuk dena irabazteko.

Iturriaga:
Jada berdin zait zerbait ordaindu
edo atera debalde,
nik nahi ez nuen toki batera
egin behar baitut alde;
nere ustetan HBkoak
konfundituta baitaude,
eta gainera Don Jabierren (bis)
sermoirik bate entzun gabe.

S.Lizaso:
Autobus hontan ez da nabari
gaztediaren indarra;
hemen oihurik ez da entzuten,
juxtu-juxtuko marmarra;
Jainkoa eta lege zaharra da
jeltzaile lema bakarra
eta nik hemen aurkitu ditut (bis)
Jainkoa ta jende zaharra.

Iturriaga:
Iruñeara heldu naiz eta
hain gaizki ez dago, tira!
Hasia nago hemen dabiltzan
neska gazteei begira;
gure lemak bai Jangoikoa ta
lege zaharra ere badira,
ta hemen berriz kalimotxoa (bis)
Jangoiko bihurtzen ari da.

S.Lizaso:
Nere buruai ezin barkatu
holako hanka sartzia,
bainan hemendik nola atera?
Orain daukadan trantzia.
Ohitura degu pazko eguna
haundikiro ospatzea,
Aste Santuan amaiera ta (bis)
hauxe da penitentzia!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra