Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-11-07 Ataun Jaialdia
Gai-jartzailea
Aizpurua, Jon
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Xalbadorren bertso ezagun hau jarri zioten megafoniaren bidez: Anai-arrebak ez otoi pentsa neure gustura nagonik; poz gehiago izango nuen albotik beha egonik. Zuek ez bazerate kontentu errua ez daukat ez nik; txistuak jo dituzute baina maite zaituztet oraindik.
Gaiari oharrak
IKURRAK ERRESPETATU

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hogeita hamar urte gerora
berriro ahotsa jalgi,
eta gaur ere txalo mordo bat
ez ote dezu nabari?
Lehenengo txistu, gero damutu
bertsozaleak ugari;
oraindik ere gure artean
akats normala da hori,
sarritan txistu jotzen diogu
ulertzen ez dugunari. (bis)

Konturatu naiz, une haietan
ia ez zendun ahotsik;
batzuek zeuden jenioz ozpin
eta oso gutxi pozik.
Nola arraio bota liteke
horren bertso aproposik?
Kasu honetan bertsoen maila
bigarren gauza da kasik;
horrelakorik ez du botatzen
bihotz haundi batek baizik. (bis)

Aspaldi hartan gertatu zena
gaur Sanmartinez gogora;
momentuaren liturjiakin
denok geunden txora-txora.
Gehienok txistu jo genizun ta
damutu gera gerora;
barkamen eske joan behar degu,
denok badakigu nora:
poesiaren hegoen bidez
mendi hegaletan gora. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra