Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-02-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-02-08 Bilbo Jaialdia
Gai-jartzailea
Bilbao, Joserra
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Aritz
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Aritz, duela urte mordoxka Peña ezagutu zuen neska bat zara. Peñak saio bat egin, ondoren biok liatu eta hala bukatu zen kontu hori. Gaur, baina, hara non agertzen den Aritz zortzi urte inguruko ume batekin, Peñaren semea dela eta hari diru eske umea hezitzeko.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-02-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Garai baten gu biok
beti zoriontsu
eta gertatuko zen
zenbait enbarazu.
Egia esan erabat
ni harritzen nauzu,
hoi nere alaba dela,
ze esaten didazu? (bis)

A.Lopategi:
Zeure alaba da-ta
ez uka sekula.
Hara noraino heldu dan
gure pelikula!
Begira aurpegian
dun tontor mardula,
zalantzarik ez izan
zeurea dozula. (bis)

Peñagarikano:
Inok ez dio eman
Peñaren tanketa,
lepoaren gainean
kristoren esfera!
Eta txata-txata da
neska hori gainera,
zeinena izan leiken
kontuak atera. (bis)

A.Lopategi:
Mutil hau bai dogula
benetan ergela,
alaba ikusita
ze berba krudela!
Bere antzik ez daukala
esan dau horrela,
txata-txata da hau bai
bere aita bezela. (bis)

Peñagarikano:
Horrelako kasoak
badira hamaika!
Hemen gertatu dena
bereziki aipa,
eta nere aldean
itsusia baita,
berriz esango dizut
ni ez naiz horren aita. (bis)

A.Lopategi:
Bertsotan ibilita
herritatik zehar,
Peñak ezagutu du
hainbat neska edar.
Gerora ere egin
beharko du negar,
behin zerbait egin eta
aita egin behar! (bis)

Peñagarikano:
Azkenik gauza onik
ez det berarekin,
honek berekin dauzka
hainbat truko zikin.
Zu ez zinan enrollatu
sekula nerekin,
ez zinan ba ibiliko
Lejarretarekin? (bis)

A.Lopategi:
Guztia ukatzea
beraren taktika,
hor ikusten da honek
dabilen etika.
Joan gaitezen hemendik
alaba polita,
nahiko trama daukazu
aita ikusita! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra