Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-05-04 Legazpi Jaialdia
Gai-jartzailea
Xabier "Euzkitze"
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ama-semeak zarete. Seme Andonik orain dela hamar bat urte alde egin zuen etxetik. Hamar urteren buruan gaur itzuli da baina, orain ez da Andoni, Victoria baizik.

Deskribapena

Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Mutil txiki polita,
etxeko loria;
bi begi urdin eta
gorri koloria;
guapo aldegin zendun,
zatoz dotoria;
lehen Andoni zinana
orain Victoria;
neretzako porrota
zure victoria.

Egaña:
Txikitan nintzen ume
pottoko gardena,
kontzientziari ezin
eman atsedena.
Joan nintzen eta hartu
Victoria izena;
neretzako poza da,
amarentzat pena;
askatasun hau dut nik
nere garaipena.

J.Sarasua:
Zuretzako nenguan
ametsez betea,
guztiak aldatzea
ez al da fuertea?
Moldatzeko badaukat
nik borondatea,
nere semetxo maite:
hurbildu zaitea,
ez, barkatu, barkartu,
alaba maitea.

Egaña:
Zuri esplikatzea
ez da atsegina;
gustoko zenduen lehen
nuen figurina
eta gorroto duzu
gaurko imajina;
ni beti izango naiz
ondorengo fina,
hau berbera baitezu
nahiz ez den berdina.

J.Sarasua:
Justifikaziotan
hemen zertan hasi?
Gu zaharrak gera baina
behar degu hezi.
Akaso ez genduen
gehiegi merezi,
baina patua zertan
aldatuarazi;
semea galdu degu,
alaba irabazi.

Egaña:
Hori esan dezu ta
harritu zeharo;
agian sorpresarik
ez zendun itxaro.
Zuk seme bat polita
zenuen lehenago,
eta hau da sorpresa!
Orain bat gehiago:
mutil jator batekin
ezkonduta nago.

J.Sarasua:
Neretzat ez da suerte
madarikatua,
nahiz eta harrigarri
zaidan gertatua.
Mutilekin ezkondu,
horra hor patua!
Aurrerantzean badut
zeinek maitatua
ta nere atso kontuak
nori kontatua.

Egaña:
Trasplante bat egin nun,
gainera Suizan;
aspaldian nenbilen
horretxen peskizan,
horixe nahi nuen ta
hala komeni zan.
Uzkur ikusten zaitut
normala den gisan;
muxu bat emateko
lotsarik ez izan.

J.Sarasua:
Muxu emango dizut,
igoal bi nahiago.
Zuk bizitzari esan
diozu "hordago".
Jada ohitzen hasi naiz,
ez da hain arraro;
gona hori altxa gabe
ez egon gehiago,
zer hori ikusteko
desiatzen nago.

Egaña:
Gure ama santa honek
hamaika birtute
zeukala pentsatuaz
pasa hainbat urte.
Maitasuna neurrian
ta morboa fuerte;
hori ikusi nahia
al daukazu zuk'e?
Erakutsiko dizut
muxuaren truke.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra