Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-08-17 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-08-17 Baliarrain Jaialdia
Gai-jartzailea
Telleria, Millan
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Norberaren bihotzak gehien maite duenaren adin bera omen dauka.

Deskribapena

Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-08-17 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bihotza gaztetzen da
maitasunan truke;
hala ez izan arren
hala behar luke.
Nere urteak, behintzat,
horretan diraute.
Nere bihotzak dauzka
hirurogei urte;
amaren edadia
oain badakizute.

Beti ez gaude berdin
halabeharrian,
pozik baikabiltza gu
gustoko larrian;
odol beroan eta
sasoi-indarrian;
bihotza gaztetzen da
modu ederrian;
dozena adin ditu
urte bakarrian.

Horrenbeste arazo
edadearekin!
Konponbidea egon
behar da behinepin.
Zahartzen naizenian
badakit zer egin:
maitemindu behar det
gogotik eta fin
beti hogeita bost urte
daduzkan batekin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra