Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-03-24 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Mañukorta, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-03-24 Igorre Jaialdia
Gai-jartzailea
Estankona, Igor
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Ibarra, Iratxe
Iturriaga, Unai
Lizaso, Sebastian
Mañukorta
Sarasua, Jon
Lana
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Zu Iratxe lorazaina zara. Esaiguzu zure lorategian dauzkazun atzeko horiek zein lore mota diren.
Gaiari oharrak
EDO LANDAREAK

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-03-24 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Mañukorta, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ibarra:
Jardin bat daukat nire parean,
dena loreez josita;
lehenengo hauxe benetan da bai
bikaina eta polita.
Behin hartu nuen mendian eta
hona ekarri korrika;
Jainkumenditik ekarri nuen
bihotzeko margarita. (bis)

Mañukorta:
Berdingabea ikusitzen det
Markineko lorazaina.
Ni ekarrita hura egiten
egiten du ahalegina.
Eguzki ta ur hementxe nago
ni oso pitxi bikaina.
Euskal Herriai gustatzen zaio
margaritaren usaina. (bis)

Ibarra:
Bere ondoan beste bat ere
ikus dezaket ondoren;
hau deskribatzen hasteko ez dut
orain behar aina kemen.
Horia zela daukat gogoan
baina begiratu hemen:
petalo batzuk falta zaizkio
ta ez dakit ze klase den. (bis)

Egaña:
Egi osoa kantatu dezu
ta horrenbestean, tira!
Izpien bila nere burua
nahiz eguzkitara jira,
zoritxarrean hostorik gabe
heldu naiz udaberrira,
eta dauzkadan mantxa horiak
nikotinarenak dira. (bis)

Ibarra:
Hirugarrena ezin da esan
denik besteen berdina;
polit-polita daukat jarrita,
hori da gauza jakina.
Neure nebari emango diot
eta entzun ahalegina:
bere nobiai oparitzeko
bihotzeko krabelina. (bis)

J.Sarasua:
Eskerrik asko Iratxe maite,
portatu nahi modu galaiz,
baina krabelin itxurik ez dut
ez formaz eta ez usaiz.
Amapola ere ni banaizela
esan izan didate maiz;
ikusi eta usaindu hutsez
afrodisiakoa naiz. (bis)

Ibarra:
Erdi beltza ta erdi zuria,
honek ere ez dit balio,
baina hartu nun jardinean ta
orain ze erremedio!
Hau degradatzen hasia dela
pentsatzen nago serio;
denborarekin izkinetatik
larrak atera zaizkio. (bis)

Iturriaga:
Batetik beltza eta zuria
ez naiz erakargarria
ta horregatik zuk ez naukazu
ur gozoetan jarria.
Baina Iratxe, ni ederra naiz,
gauez naiz zoragarria,
gauetan soilik zabaltzen baita
nire kapullo gorria. (bis)

Ibarra:
Azkenengo hau deskribatzeko
ere badaukat afana;
hau topatzeko egia esan
ez da egin behar lana.
Koipea eta grasa badauka
nahiz ta hori ez den dana;
mantekilaren izenarekin
jardineko tulipana. (bis)

S.Lizaso:
Lorezain honek ez ote digu
gaurkoan hanka sartua?
Zer aldaketa izan dudan nik
bera ez da ohartua:
halabeharrez lore garaia
neretzako pasatua;
ni lorea lehen izan nintzaden
eta orain naiz frutua. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra