Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-03-09 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-03-09 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Iñaki, idazlea zara eta Andoni Egaña pertsonaia famatuaren memoriak idazteko asmotan zabiltza. Lehendik ere ezagutzen duzu baina, informazio gehiago behar eta beregana jo duzu.

Deskribapena

Doinua
Txoriak eta txoriburuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Egaña, Andoni

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-03-09 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua:
Liburutxo bat idatzi behar,
ai, zer ardura daukagun!
Andoni Egaña ospetsua da
ta hainbat lagunen lagun;
bertso kantari edo hitzaldiz
egina hamaika jardun!
Esango al dezu etxekoez gain
zenbat serbitzen dituzun? (bis)

Egaña:
Idazle batzuk jaiotzetikan
bihurtzen dira axeri;
eskrupulorik ez diete, ez,
barru-barruko ezeri.
Nik horrelako erantzunikan
garbi ezin det ageri;
ahal dedan dena ematen diet
eskatzen duten deneri. (bis)

Murua:
Asko ematen du asko baitira
berarengana hurbiltzen;
bi ahotatik beti hizketan,
ez da sekula isiltzen,
ta aparta da bertso barruan
arrazoi bikainak biltzen.
Zuk norengandik ikasi zendun
ironia erabiltzen? (bis)

Egaña:
Txikitatikan hautatu nuen
ironiaren biria;
sekretu danak kontatzerikan
ez espero aixkiria.
Inundik ere nik alde hortan
badaukat jakinduria,
ahal dan ondoen bereizten ditut
zuria eta ziria. (bis)

Murua:
Horretan beraz, asmatua du
ederki bere aukera,
ta orain galdera zuzendu nahi dut
politika alorrera;
abertzale ta bertsolaria
ia-ia gauza bera;
Andoni Egaña esan zaiguzu
abertzalea al zera? (bis)

Egaña:
Gazte garaia izaten degu
sentimentuen almazen,
eta nerea famili euskaldun
jator batean pasa zen.
Nik abertzale jokatu ohi dut
ahal dedanik eta maizen
baina oraindik zalantzan nago
nazionalista al naizen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra