Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-10-12 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bertso-saiorik gehienetan zuek azaltzen zarete. Bati baino gehiagori entzun diot galdera hau: Ezinbestekoak al zarete?

Deskribapena

Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Beraz, norbaitek kezkatxo hori
berekin zuen kolkoan;
ausartzen ez-ta jarri beharra
gaijartzailean ahoan,
ezin ukatu saio askotara
egiten gerala joan;
boluntario ez gera joaten
baizikan deitutakoan. (bis)

Egaña:
Ezinbestea hamaika aldiz
besterik ezinak ito;
ezinbesteko inor ez degu
ta horrenbestean kito;
ezinbesteko ez geralako
biltzen gera nerekiko,
ezinbesteko izanez gero
ez ginakeen etorriko (bis)

S.Lizaso:
Nunbait jendeak berekin dauka
holako buruhausterik;
gu gabe ere bertso-saiotan
ez da sortzen kontrasterik.
Bada heldurik adin berakin
edota baita gazterik,
gu ez gerade bertsolaritzan
beste bi lagun besterik. (bis)

Egaña:
Bertsolaritzak beti izan du
katebegiaren grina;
alde hortatik erdi-Jangoiko
inor onartu ezina.
Ta ejenplutzat har ezazute
saio honen imajina:
alde handirik ez zan izango
gaur etorri ez bagina. (bis)

S.Lizaso:
Jendeak dio saio denetan
gabiltzala aldiero;
adibidetzat, egin gerade
gaur Tolosako bezero.
Beti goi-mailan ibiltzerikan
inoiz ez degu espero;
erortzeko ere prest gaude baina
atzetik bultza ezkero. (bis)

Egaña:
Pare bat izen ditugu sarri
saioa degun guztian;
hara Lizaso eta Egaña,
Andoni ta Sebastian!
Ezinbesteko plaza bakar bat
daukagu gure ustian:
honek Azpeitin ta nik Zarautzen
eta lurraren azpian. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra