Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-04-27 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-04-27 Abadiño Jaialdia
Gai-jartzailea
Ormaetxea Zenikazelaia, Unai
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lopategi, Jon
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kalez kale beren numeroa egiten ibiltzen den ijito familia zarete; Jon tronpeta jotzen duena, Haritz diru-biltzen ibiltzen den neska eta Mañu taburete gainera igotzen den akerra.

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-04-27 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta:
Behar dan bezelaxe
nahi nioke bultza.
Nik ikusita daukat
hiruren gorputza;
dirua bildu eta
eginik laguntza,
hura akerra ez zan
baizik eta ahuntza.

A.Lopategi:
Gure ahuntza igotzen da
sila horretara,
han tente ikusita
zelako ikara!
Beraz, entzule maite,
diruak atara,
holako zirku onik
nun ikusten da, ba?

J.Enbeita:
Edonor poztu leike
zirkua ikustean;
dirua atara zeren
gagoz gai tristean,
pobretzen goaz eta
aberastu ustean;
hamar aulki apurtu dauz
pasa dan astean.

Mañukorta:
Herriz herri juateko
baitegu ohitura,
bi adar eta titi,
hau da hau itxura!
Jendiak ikustian
ahuntzaren figura...
Aberasten ai dira
ahuntzaren kontura.

A.Lopategi:
Herriz herri holaxe
gabiltza lanean,
gure ahuntz hau hartuta
zelako planean!
Agil egonagatik
hau sila gainean,
politena izaten da
erortzen danean.

J.Enbeita:
Akerra esan arren
ahuntza dala kanta;
hortan arrazoi bat da
nahikoa aparta:
berak hola uste du,
hutsune galanta,
erorian adarra
haustuta dauka-ta.

Mañukorta:
Pozik jarritzen ditut
nik festa-txokuak,
silaz sila eginaz
hain salto bapuak;
ta bi hauek hementxe
daude erdi-juak
animaliik haundinak
dira hankabikuak.

A.Lopategi:
Baina ez dabil agil
egia esanez
eta aulki gainean
ez da jartzen errez;
aspaldian zahartuta
nolatan dagonez,
erreta jango dogu
geuk umore onez.

J.Enbeita:
Hau erreta jatea
hobeto da kasi,
baina gauza behar da
aurretik ikusi;
digestioa eiten
nola gero hasi?
Salgai jarriko dogu
nahi daunak erosi.

Mañukorta:
Arpei argia daukat
da berdin begiak;
garbi kontatuko'itut
nik hemen egiak.
Ahuntza erreta jaten
hauen atzekiak,
enbenenatuta hilko
dirade hor biak.

A.Lopategi:
Aurrean izaten da
fraile ta abade,
eta ahuntza hor dabil
xuabe-xuabe.
Baina hau saltzekotan
zu nolatan zaude?
Hau ez dabe hartuko
erregalauta'be.

J.Enbeita:
Ez dabe erosiko,
zertan saltzen ari?
Gertatu beharko bailitz
hamaika mirari.
Lehen hor izan ditugu
bi larri kantari...
Erregalauko diot
guardizibilari.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra