Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Khantu berriak : Suyeta Arnegikoa [Bertsoa]
Khantu berriak : Suyeta Arnegikoa [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1894-09-08
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Omore ona duenarenkat huna khantore berriak
Elhepide anhitz eman du Arnegiko herriak
Gezurra frango badabilate nik errranen tut egiak
Hobenik gabe busti dituzte bi Aita-Alabek begiak.
2
Yende zuzenak gure Yainkuak ez duti abondonatu.
Horren gainian nahi dauzuet istorio bat kondatu.
Pabetik libro etcherat yinik batere ez niz estonatu,
Etsai gaistuek nahi zituzten garbi zirenak thonatu.
3
Preso ereman zituzten laster Aita eta Alaba
Kasik ezin sinhetsia bainan segurki halada;
Holako phestez ez baititake nehor ere agrada.
Bertze aldian hobenduna barnerat yuan beharrada.
4
Suyete klarki esplikatzeko ez da sobera propia,
Hamar centima dituenari nik emanen dut kopia.
Presondegia ez da segurki yende horien tokia:
Yaun yuye eta bersularia gauza hortaz akortgia.
5
Kriminelak ez zirenak ere hun dituzte akusatu
Merezi gabe zonbeit denbora presondegian phasatu
Opinionez Aita-Alabak zituztenian altchatu
Inozenzia ezaguturik orai dituzte libratu.
6
Nork behar du erreparatu yende horien malura?
Holako gauza izigarririk ez da gerthatzen ardura.
Gaizkia egin duenak ere badu bere arrangura
Istant bat luzaturik ere punimendua segura.
7
Yainkoak luzaturik ere deusik ez du ahantziko
Gaistagina behin baitu libertizera utziko
Hemen gorderik dauden guziak egun batez agertuko.
Ifernuan prest du saria eternitate guziko.
8
Mundu huntan berian ere askotan bada gaztigu
Esperientziak ikhusiz hori ere badakigu
Bekhatorosak orai beretik gonbertitzia aski du
Kontrizione perfet bat ere bihotzez behar da bildu
9
Ez da aski ez urrikia behar da erreparatu
Yende horier egin malurak lehen bai lehen pagatu
Orai artian yustiziari balinbada eskapatu
Lekhukorik hoberena lurrak baitzuen tapatu.
10
Martir yuan dena Zeruan eta sabeleko fruituya
Hobenik gabe hura ere izan zen punituya
Krima horren egiliak zuen debruya nagusituya.
Heyen konpainian prest baita geroko haren lekhuya.
11
Etsayek emaiten duenian gaizki eiteko eskuya
Begietan estaltzen dauzu ondoko hirriskuya
Zonbeit aldiz tentatzen du bardin yende prestuya
Lagun anhitzen ukhaitiak du bere gostuya.
12
Beren ahaidetan zituzten partidarik handienik
Gero bilduko zituztela merkerik heien moyonak
Lehenago hasi balire orai melatu direnak
Aspaldi joak izanen ziren libratzeko orenak.
13
Presuna partikular bat mintzatu zauku arinki
Phensatzen dut baduela-gauza hortaz urriki
Ederra eta galanta da berak ere badaki
Bertze aldian arrazoinak phisa ditzala hobeki.
14
Banderarekin behar zirela yuan presoneren bidea
Horra beraz nolakua zen andere horren idea
Malurusaren trufatzen zu hoin haurra zirea
Guardia emanzu eror ez ziten gora danik lurrea.
15
Bertze andere batek ere bazuen arrangura
Haginian min duenak mihia han du ardura
Harrek badaki naski nun den lo dagon erbi hura
Ez da gizentzen ari eta harrapatzia segura.
16
Orai huntan gelditzen niz adioz beraz Arnegi
Penak ez dira hartu behar bihotzian barnegi
Suyet hortaz badabilate asko gezur eta egi
Hobendunaren arrastatzia ez bailitake goizegi.
Khantu berriak : Suyeta Arnegikoa [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1894-09-08
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
| xdz5_btx_000560.jpg |
xdz5_btx_000560.jpg
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
